XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

40 URTETIK GORAKO 382 GAIXO DIABETIKOEN OINETAN SORTUTAKO ALDAKETAK

UGARTE E., SAEZ P., ALONSO J., GARCIA DE LA VEGA M.L., LARIA A., MORENO A., SALGADO Y..

(Endokrinologi Zerbitzua. Gurutzetako Ospitalea )

SARRERA:

Diabetikoen beheko gorputzadarretan sortutako arazo neuropatikoak eta arteriopatikoak oso arruntak izaten dira.

Hori dela eta, ultzerak eta infekzioak izateko arriskua handitu egiten da gaixo hauengan, hanketako ebaketak izatera eramanez kasu larrienetan.

Guzti hau ekiditeko, horren diagnostiko azkarra, arrisku-oinen zainketa eta honi buruzko heziketa zeharo ezinbestekoak dira.

Lan honen helburua Gurutzetako Ospitalean eta berekiko lotura duten anbulatorioetan kontrolatutako diabetikoen oinen patologia ezagutaraztea izan da.

MATERIALA ETA METODOAK:

Ospitalean berton eta berarekin elkar lanean aritutako endokrinologi kontsulta hierarkizatuetako erizain hezitzaileak arduratu egin ziren gaixoei hiru hilabetetan zehar oinen azterketa zehatza burutzen.

Gaixoak aukeratzeko irizpide bakarra 40 urtetik gorakoa izatea zen.

Taldea 382 diabetikoz osaturik zegoen, hauetariko 213 emakumezkoak eta 169 gizonezkoak izanik, batezbesteko adina +/- SD 62.6 +/- 8.3 urtekoa zelarik.

Heuren diabetearen batezbesteko eboluzio-denbora +/- SD 13.9 +/- 8.5 urtekoa zen.

Kontuan hartutako aztergaiak honako hauek izan ziren: tratamendu-mota, maskorrak, mailu-behatzak, juanikoteak (hallux valgus), iskemiak larruan sortutako kolore-aldaketak, pultsu pedioen ukipena, zauriak, protesiak eta atzazalen ebakera.

Erabilitako zapatak egokiak zirenentz, norberarentzat egindako plantila baten bidez baloratu zen.

EMAITZAK:

%55.6 ahotiko antidiabetikoekin zegoen tratatua eta gainontzeko %44.4 intsulinarekin.

Nabaritutako alterazioak ondoko taulan isladatzen dira.